Denboraldi bikaina ixteko erakustaldia
Familiek, gimnastek eta entrenatzaileek ikasitakoa gogoratzeko arratsaldea partekatu zuten.
Denboraldia klubeko talde guztiek parte hartu zuten erakustaldi batekin itxi genuen. Egindako lana erakusteko, aurrerapenak ospatzeko eta familiei urte osoan emandako laguntza eskertzeko arratsaldea izan zen.
Pabiloiko energiarekin eta uda ondoren tapizera itzultzeko gogoarekin geratzen gara.
